Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaUdala

Diru laguntza zuzenak emango dizkie udalak Pasaiako ostalariei

Establezimendu bakoitzak gehienez 2.000 euroko laguntza jaso ahal izango du. Eskaerak hilaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira.

Oarsoaldeko ostalarien alde Errenteria-Oreretan egindako bilkurako argazkia.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/12/09

Pasaiako Udalak, udalbatzako alderdi guztiek aho batez onartuta, 200.000 euro erabiliko ditu ostalariei laguntza zuzenak emateko, establezimenduen erabateko itxierak eragindako galerak arintzearren.

Horietako bakoitzari gehienez ere 2.000 euroko diru laguntza zuzena emango die udalak. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa da: hilaren 10etik (bihar) 30era.

Laguntzen zenbatekoa
Ostalaritzako establezimendu bakoitzak gehienez ere 2.000 euroko diru laguntza jaso ahal izango du.

  • Fakturazioa murrizteagatik:
    • 1.500 euro establezimendu bakoitzeko.
    • 80 euroko osagarria 70 metro koadrorainoko establezimenduentzako, eta 100 euroko osagarria 70 metro koadrotik gorako establezimenduentzako.
    • 150 euroko osagarria, establezimenduak hiru langile edo gehiago baldin baditu.
  • Alokairu eta mailegu gastuengatik:
    • Gehienez ere, 250 euroko osagarria.

Onuradunak
Diru laguntza jaso ahal izango dute beren konturako langileek edo autonomoek eta mikroenpresek, haien forma juridikoa edozein dela ere; baldin eta hamar langile baino gutxiago badituzte eta JEZetik salbuetsita badaude.

Betekizunak

  • Lehendakariaren 38/2020 Dekretuaren ondorioz, establezimenduak ixtera behartuta egon izana, eta ostalaritzako JEZen epigraferen batean altan egotea (lehen sekzioa, 67 taldea) 2020ko urriaren 25ean alarma-egoera ezarri aurretik.
  • Pasaiako Udalarekiko, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak beteta izatea.
  • Pasaian kokatutako lantokia duen jarduera ekonomiko baten titularra izatea.
  • Azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuak xedatutako erabateko itxiera aginduaren eraginpean egon izana.

Eskaerak non egin

  • HAZ bulegoetan aurrez aurre, internet bidez eta ohiko posta bidez: Donibane kalea 19, 20110 Pasaia.
  • Udalak azaroan COVID-19aren laguntzak izapidetzeko eta kudeatzeko egokitu zituen bulegoetan: Antxoko Azokan eta Trintxerpeko Alkateordetzan. Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

Hitzordua eskatu edo zalantzak argi daitezke webaren bidez, eta baita 943 49 41 29 telefono zenbakira deituz ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.