COVID-19ak kutsatutako bederatzi egoiliar hauteman dituzte Sanmarkosenen
Azken orduetan hautemandako horiekin, 11 positibo aktibo dira une honetan Beraungo adinekoen egoitza horretan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/08/sanmarkosene.png)
Sanmarkosene adinekoen egoitzan COVID-19an bederatzi positibo zenbatu dituzte azken orduetan Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez eguneroko bere txostenean. Azken orduetan hautemandako horiekin, 11 positibo aktibo dira une honetan Beraungo adinekoen egoitza horretan.
Jesusen Bihotza egoitzan berriz, positibo aktibo bat dago une honetan egoiliarren artean.