Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kultur Malutak, neguko programa zabal eta anitza aurkeztu du udalak

Abenduaren erdialdetik datorren urteko urtarrilaren erdialdera arte zabalduko den kultur programazioa aurkeztu du udalak gaur. Kultur Malutak izenburupean, eskaintza zabala, anitza eta komunitatean jositakoa eskainiko du udalak.

Maite Gartzia, Aizpea Otaegi eta Itziar Ostolaza Kultur Malutak neguko kultur programazioaren aurkezpenean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/12/10

Abenduaren erdialdetik datorren urteko urtarrilaren erdialdera arte zabalduko den kultur programazioa aurkeztu du udalak gaur. Kultur Malutak izenburupean, eskaintza zabala, anitza eta komunitatean jositakoa eskainiko du udalak. Aizpea Otaegi alkateak, Itziar Ostolaza Hezkuntza zinegotziak eta Maite Gartzia Gazteria zinegotziak eman dute programaren berri gaur goizean egindako agerraldian, eta hirurek, programa hori osatzen duen ekintza bakoitzaren atzean dagoen ilusioa nabarmendu dute.

Pandemia garaia izan arren eta testuingurua oso zaila den arren guztientzat, neguko oporretan herritarrek zertaz gozatu izan dezaten nahi izan duela udalak azaldu du Otaegik: “Helduok zein haurrek ere eskaintza izan dezaten, herrian geratzeko aitzakiak, eta herrian gozatzeko aitzakiak ematea da Elur Malutak iniziatibaren asmoa”. Egiteko moduekin leial jokatu du udalak oraingo honetan ere, eta herriko eragileak izan ditu konplize ekintza sorta anitz bezain zabala ontzeko unean. Ideia hori nabarmendu du Otaegik, garrantzia eman udala eta herritarren arteko elkarlan horri. Kultur eskaintza osatua dela nabarmendu du, “eta bizi dugun garaiari ilusioa jarri nahi dio, ilusioz urte amaiera eta urte hasiera bizitzeko aitzakia izan nahi du”.

Eskaintza, gainera, deszentralizatuta dator, auzoetara, herriko puntu ezberdinetara zabaldu du udalak: “Hori ere izan da programazio honen helburuetako bat, zabaltzea auzo eta herriko txoko guztietara kultur malutak”.

Kale argiztapenari ere egin dio erreferentzia alkateak, eta nabarmendu du, gune batzuk bereziki zaindu direla. “Komertzialenak direnak bereziki argiztatu ditugu, helburuetako bat delako herriko ekonomia sustatzea eta giro bat sortzea ekonomiari ere bultzada emango diona. Argiztapenaz gain, musika ere izango da egun jakinetan giro berezi bat sortzeko”.

Programazioaren gaineko azalpenak eman ditu Ostolazak. Herriko eragileen parte hartzea aurten inoiz baino gehiago lortu dutela aipatu du, “gezurra badirudi ere eta pandemiaren erdian”. OarsoIrriak dinamika eta Lau Haizetara Euskaltzaleen Topagunea aipatu ditu, “Lau Haizetara izan da orain arte Olentzero eta Mari Domingiren lanketan erreferentzia elkartea, baina aurten horiei gehitu zaizkie hainbat auzo elkarte”. Horrenbestez, inoiz baino komunitarioagoa eta elkarlanean eraikia izan dela aurtengo neguko programazioa nabarmendu du, “pandemiak pandemia, sakontzea lortu dugu eta urrats bat gehiago egitea, eta pozgarria da”.

Kultur Malutak dinamikaren barruan antolatutako ekintzak Herri Biziaren barruan sortu duten web orrian bildu ditu udalak. Plataforma digitala da, eta lehen planoan Kutxa Magikoa izango du, OarsoIrriak dinamikak sortutako programa da: “Herriko haurrak amestera gonbidatu ditu OarsoIrriak-ek, zer nolako herria nahi duten eskatu, zer nolako gizarte eta mundua nahiko luketen esatea. Kutxa horretan, haur horien eta herriko familien testigantzak jaso nahi dituzte”.

Olentzero eta Mari Domingiren bideoa dago eskura beste ataletako batean. Herriko haurrei azaldu diete bertan ezingo dela kale desfilerik egin, baina ez dela hori oztopo izango gabon gauean etxez etxe jarduteko. Gainera, hitzordua aldez aurretik web aplikazioaren bidez hartuta hilaren 23 eta 24an Olentzero eta Mari Domingirekin elkartu eta solasaldia izan, gutuna eman eta argazkia egiteko aukera izango dute. Olentzero eta Mari Domingiri gutuna ere bertan deskarga daiteke, pandemia dela eta, nahiago izan duelako udalak euskarri fisikorik ez banatzea ikastetxeen bidez.

Plataformak. gainera, Olentzero eta Mari Domingiren erantzun pertsonalizatua jasotzeko aukera eskainiko die familiei. Olentzero eta Mari Domingirekin hitzordua eskatzeko aukera gaur 12:00etan zabaldu dute eta hilaren 23an eta 24an Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan, eta Beraun eta Fanderiako frontoietan izango dira haurrei, aldez aurretik hitzordua eskatuta, harrera egiten.

Eta Olentzero eta Mari Domingik lekukoa emango diete Errege Magoei. Gartziak eman ditu zehaztasunak. Kabalgata ere ez da posible izango urtarrilaren 5ean, baina kasu horretan ere, haurrek euren gutuna eman, eta argazkia egiteko aukera izango dute. Horretarako txandak hartzeko epea, hilaren 26an zabalduko dute. Olentzero eta Mari Domingik egingo duten puntu beretan izango dira Errege Magoek haurrei egingo dizkieten harrerak; kasu horretan ere, ezinbestekoa izango da aurrez hitzordua hartzea.

Udal Ludoteken eskaintza ere aipatu du Gartziak. Eskola opor egunetan ohikoa den goizeko ludoteka zerbitzuaz gain, eskaintza berezia izango da aurten: hilaren 22, 23, 29,30ean arratsaldez, Familia Ludoteka ekintza egingo dute kalean. Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian egingo dute bi txandatan, 17:00etan eta 18:30ean, “herriko familia guztiei luzatu nahi diegu bertaratzeko gonbita”. Ekintza horretan parte hartzeko ere, ezinbestekoa izango da tokia erreserbatzea plataformaren bidez. Ezinbestekoa izango da heldu batek laguntzea haurrak, eta gehienez heldu bakoitzarekin hiru haur onartuko dira.

Ostolazak bezala, Gartziak ere nabarmendu du aurten inoiz baino eragile gehiago aritu direla kultur agenda osatzen negurako, “Errege harrera prestatzeko elkarlanean aritu dira Furius, Egiluze, Telleri eta Elipsis. Eskertzekoa da, ilusio handiarekin ari direlako lan”.

40 ekintzatik gora

Pandemiak pandemia, ziurrenik, aurtengoa inoiz antolatu den neguko kultur egitarau zabalena izan da aurtengoa.

Pandemia urtea izanik, ez dutela ezer ohi moduan egiteko aukerarik izan nabarmendu du Otaegik, “horrek sekulako ahalegina eta sormena eskatu du bai udalaren eta langileen aldetik, baita eragileen aldetik, baina egia da ere, gauzak birpentsatzeak aukera eman digula bestelako planteamenduekin oso asegarriak izan daitezkeen proposamenak egiteko. Auzoetan halako presentzia izatea Olentzerok eta Mari Domingik edo Errege Magoek, eta kultur programazioa bera hainbeste txokoetara eramatea ikaragarria da;  ez dakit pandemiarik gabe hain modu sakonean eta hain azkar egitera iritsiko ginatekeen. Ahalegin handia eskatzen du, baina emaitza oso aberasgarria eta polita izan da”.

Kultur eskaintzak ez duela etenik izan Errenteria-Oreretan nabarmendu du azkenik Otaegik, “jendearen erantzuna oso ona izaten ari dela kultur jarduera guztietan, agerian gelditzen da eskertzen duela eta garrantzitsua izaten ari dela kultura herri honentzat aurrera egin ahal izateko”.

Eragileei dagokionean, azken hilabeteetan izaten ari diren jarrera proaktiboa nabarmendu du Ostolazak, “beti esan izan dugu gure herria oso bizia dela, oso aktiboa, eragiletza oso indartsua daukagula, eta egia da eragileak ez direla gelditu; beraien lan egiteko modua egokitu eta birformulatu egin dute, udalak egin behar izan duen bezala, eta hori guztia elkarlanean egiterakoan, aukera berriak sortu dira eta asko eta asko gelditzeko izan daitezela, aurretik zegoena hobetzera etorri direlako. Garrantzitsua da tresnak eskura jartzea eragileei, eta bitartekaritza egoki bat. Txarrenetik onena ateratzen ari gara”.

Programazio osoa, hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.