Bateragune auzia errepikatu, eta Sonia Jacinto berriro epaituko dute
2015ean irten zen espetxetik Jacinto, Bateragune auzian ezarritako sei urteko espetxe zigorra, azken egunera arte beteta.
Bateragune auzia berriro egitea erabaki berri du Espainiako Auzitegi Gorenak. Aho batez egin dute erabaki horrekin bat eztabaidan parte hartu duten hamasei magistratuk, Espainiako Auzitegi Goreneko bigarren aretoko epaile guztiek. Horren arabera, berriro epaituko dituzte Sonia Jacinto oreretarra, eta auzi horretan dagoeneko epaitu zituzten beste lau lagunak: Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez.
2015ean irten zen espetxetik Jacinto, Bateragune auzian ezarritako sei urteko espetxe zigorra, azken egunera arte beteta.
Estrasburgok baliogabetutako epaiketa bat errepikatuko den lehen aldia izango da Bateragune auziarena. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Bateragune auzian epaitutako bost lagunek ez zutela epaiketa justua izan ebatzi zuen.