Beste bost COVID-19 positibo Sanmarkosene egoitzan
Azken horiekin, hamasei dira adinekoen egoitza horretan aktiboak diren kasuak.
Beraungo Sanmarkosene adinekoen egoitzan beste bost COVID-19 kasu hauteman dituzte azken orduetan. Azken horiekin, hamasei dira adinekoen egoitza horretan aktiboak diren kasuak. Gipuzkoako Foru Aldundiak zabaldu ditu datu horiek egunero egiten duen txostenaren bidez.
