COVID-19agatik kutsatutako beste sei egoiliar, Sanmarkosenen
Une honetan, Oarso eta Bidasoko herrietako bi adinekoen egoitzetan dauden COVID-19 positibo aktiboak: Errenteria-Oreretako Beraun auzoko Sanmarkosene da bata, eta Irungo Inmakulada egoitza bestea.
Sanmarkosene adinekoen egoitzan beste sei COVID-19 positibo berri zenbatu dituzte azken orduetan. Kopuru horrekin, denetara, 22 positibo aktibo dira Beraungo egoitza horretan egoiliarren artean. Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur arratsaldean zabaldu du Gipuzkoako adinekoen egoitzetako pandemiaren jarraipena egiteko txostena.
Horren arabera, une honetan, Oarso eta Bidasoko herrietako bi adinekoen egoitzetan dauden COVID-19 positibo aktiboak: Errenteria-Oreretako Beraun auzoko Sanmarkosene da bata, eta Irungo Inmakulada egoitza bestea. Azken horretan 20 positibo aktibo daude une honetan.