Musikak eta txotxongiloek hartuko dute Juanba Berasategi igandean
Datorren igandean, hilak 20, 'Kontukantari' taldeak euskarazko hamar haur kantuen kontzertu antzeztua eskainiko du 18:30ean Donibaneko aretoan.
Datorren igandean, hilak 20, Kontukantari titiriteroek emanaldia eskainiko dute Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 18:30ean hasita. Gonbidapena eskura daiteke honako esteka honen bitartez.
Hona hemen ikuskizunaren sinopsia eta laburpen bideo bat:
JOLASEAN IKASI, MUSIKAZ HAZI
Kontukantarikoek oroimenean dituzten abestiak biltzen dituzte, eta haiek reggea, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eramaten dituzte.
Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea.
Euskarazko 10 haur-kantuen kontzertu antzeztua txotxongiloekin.
Zerrendan kantu hauek daude: Txiki Txikia, Txakur bat, Kanuto, Txan Txibiri, Ran Rober Ran, Sorgina Pirulina, Baga Biga Higa, Ixil Ixilik, Itsasontzi baten, Ez goaz lanera eta Gora ta gora beti.