San Pedro eta Antxoko Gabonetako azokak bertan behera gelditu dira
Pasaiako Udaltzaingoak azokak egiteko eskaerei ezezkoa eman die, argudiatuz egungo osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak ezingo direla bermatu.
Pasaiako Udaltzaingoak iragarri du egungo osasun larrialdiagatik ezingo dituela baimendu ez Antxon ez San Pedron egitea aurreikusita zeuden Gabonetako artisauen azokak.
Antolatzaileak sortzaileengatik penatu dira gehienbat: “Pena da sortzaile eta artisauei plaza ukatzea!”, eta Antxoko Topaguneak, adibidez, internet bidezko erosketak bultzatu ditu: “Askok beraien lanak sareetan dituzte, egin zuen ekarpena!”.