Zabalik da Lezoko Euskal Liburu Azoka
Hilaren 19ra arte dago zabalik. Gutxienez 20 euroko erosketa egiteagatik, sei euroko deskontua balia dezakete bertaratzen direnek.
Atzo ireki zuten Euskal Liburu Azoka. Hilaren 19ra arte egongo da zabalik Kultura Aretoan. Bertan, Euskal Herrian izan diren azken sorkuntzen berri izan daiteke, erosteko aukera izatearekin batera. Jai Batzordearen ekimenez atondu dute azoka.
Pandemia dela eta, aurten erosketak online egiteko aukera zabaldu dute azokaren arduradunek. Hontza liburu dendaren plataforma erabiliko dute horretarako, eta produktuen bilketa Lezoko Kultur Aretoan izango da.
Gainera, gutxienez 20 euroko erosketan egiteagatik, sei euroko deskontua lor dezakete bertara hurbiltzen direnek. Honakoa da ordutegia:
- Goizez: 10:00etatik 13:00etara.
- Arratsaldez: 17:00etatik 19:00etara.
- Hilaren 19an: goizez bakarrik dago zabalik, 10:00etatik 13:00etara.