Andra Marik larunbatean egingo du eguberri atariko kontzertua
W. A. Mozarten Koroatze meza interpretatuko du abesbatzak.
Eguberriaren atariko kontzertua egingo du Andra Mari abesbatzak larunbatean. Fatimako Andra Mariaren elizan izango da 19:45ean kontzertu tradizional hori. Alde orkestrala Conductus ensenble taldearen esku izango da eta bakarlari izango dira, Ainhoa Lopez de Muniain sopranoa, Lucia Gomez altua, Josu Cabrero tenorea, eta Jesus Garcia baxua, denak Andra Mariren zuzendaria den Andoni Sierraren ghidaritzapean.
Sarrera doakoa da, baina ezinbestekoa da gonbidapenak eskuratzea Niessen Kulturguneko leihatilan edo bibe plataforman.