Miren Urbieta eta Amaia Zipitriaren kantu errezitala, ostiralean
Doakoa da emanaldia, baina bertaratzeko ezinbestekoa izango da gonbidapenak eskuratzea Niessen Kulturguneko leihatilan, bihartik aurrera.
Musika eta Kulturaren aldeko apustu irmoa egiten jarraitzen du EMKE-k, eta ez nolanahikoa, gainera. Gure bakarlariak zikloaren barruan, kantu errezitaldia antolatu du ostiralean (hilak 18), Miren Urbieta Sopranoa, eta Amaia Zipitria pianistarekin. Galdu ezin den emanaldia da, “luxua”, EMKEk berak nabarmendu duenez; izan ere, Urbieta Euskal Herriko panorama operistikoko sopranorik onenetakoa da.
Fatimako Andra Mariaren elizan izango da emanaldia, 19:00etan.
Doakoa da emanaldia, baina bertaratzeko ezinbestekoa izango da gonbidapenak eskuratzea Niessen Kulturguneko leihatilan, bihartik aurrera.
Ostiraleko emanaldiaren ostean, Errenteriako Musika Bandako musikariek online programazioa jarriko dute abian EMKEren webgunearen bidez. Gabonei eskainitako bi kontzertu labur eskainiko dituzte.