'Bateragune auziko' epaiaren harira, elkarretaratzea deitu dute
Bilkura datorren larunbatean izango da, 12:00etan, Pasaiako udaletxearen aurrean. 'Demokrazia' lelopean, bat egiteko deia egin diete herritarrei.
Gaur goizean herriko hainbat eragilek agerraldi publikoa egin dute udaletxearen aurrean, kontzentraziora gonbidatzeko. Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auziagatik zigortutakoak berriro epaitzeko hartutako erabakiaren aurrean, elkarretaratzea egingo dute larunbatean, 12:00etan, Pasaiako udaletxearen aurrean.
Harremantxo talde feministak, Sarek, Gure Eskuk, LABek, ELAk, CCOOk, Podemos-Equo Berdeak, Ezker Anitza-IUk eta EH Biduk deia egin diete herritarrei, ‘Demokrazia’ lelopean bilkurarekin bat egin dezaten, “erabaki judizial horri erantzun irmo eta zeharkakoa eman ahal izateko”.
