Beste hiru positibo Sanmarkoseneko egoiliarren artean
Hiru kasu horiekin, guztira 25 egoiliar daude une honetan kutsatuta Beraungo egoitzan.
Azken orduetan COVID-19arekin kutsatutako beste hiru positibo zenbatu dituzte Sanmarkosene adineko erresidentziako egoiliarren artean. Hiru kasu horiekin, guztira 25 egoiliar daude une honetan kutsatuta Beraungo egoitzan. Foru Aldundiak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako jarraipena egiten du egunero eta txosten horretan daude bilduta datuak.