Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lezo 2030 Plana abiatu du udalak, herri bizigarriagoa eta iraunkorragoa egiteko

Nazio Batuen Erakundeak ezarritako garapen iraunkorreko hamazazpi helburuak betetzera dator plan integrala izango den Lezo 2030; ez da ingurumenera mugatuko, eta arlo sozial eta ekonomikoa ere, sakon landuko ditu.

Sanchez, Martiarena, Beteta eta Gonzalez, gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2020/12/17

Lezo  2030 Plana aurkeztu du gaur Lezoko Udalak. Jesus Mari Martiarena alkateak, Jose Angel Sanchez Ingurumen zinegotziak, Aitor Gonzalez Agenda 21eko arduradunak, eta Leire Beteta Ingurumen teknikariak aletu dituzte planaren nondik norakoak. Sanchezek agenda 2030  egiten ari dela udala une honetan ekarri du gogora, “helburua udal  politika eta proiektuak Nazio Batuen Erakundeak ezarritako garapen iraunkorrerako helburuekin bateratzea da”.

Prozesuaren amaieran, udalerriak, tresna eraginkor eta garrantzitsua izango duela nabarmendu du Sanchezek, udalaren kudeaketa iraunkorra balioan jartzearekin batera, lezoarrekin hartutako konpromisoak gardenago egingo ditu, horiek dituzten beharrak modu zehatzean eta errealitatetik abiatuta identifikatuta, parte hartze prozesu batetik eratorriak izango direlako. Horrek guztiak, Lezoren garapen sozial eta ekonomikoan garrantzia bizia izan duela ziurtatu du gainera: “Gobernu taldea sinistuta dago, agenda hau osatuta bizi kalitatean, berdintasunean, eskubideetan, zeharkakotasunean, garapen iraunkorrean, ingurumen mugikortasunen,  karbono arrastoaren murrizketan, hezkuntzan eta gizarte bazterketaren murrizketan eragingo dugula. Elementu hauek guztiak garrantzitsuak dira, eta gure misioa da horiek lortzeko lan egitea”

Lezo Agenda 2030 ez dela agiri bat izango nabarmendu du, bestalde, “bazterrean inor utziko ez duen gizarte hitzarmen orokorra baizik”. Pandemiari egin dio erreferentzia; izan ere, azken horrek are ageriago utzi du aipatutako helburuak erdiesteko urgentzia ingurumen zinegotziaren esanetan, “agendak bidea markatuko du, jarraitu beharreko senda jarraitu beharreko bidea markatuko digu Lezo indartuta atera dadin krisi sozial, sanitario, ekonomikotik”.

Garapen iraunkorraren helburuak aipatu ditu ondoren banan bana: pobreziarekin amaitzea, osasungintza, kalitatezko hezkuntza, berdintasuna, ur garbia eta saneamendua, energia arrazoizkoa eta iraunkorra,  lan duina, hazkunde ekonomikoa, berrikuntza, herri eta komunitate iraunkorrak, kontsumo arduratsua, ekintza klimatikoa, bakea justizia eta erakunde indartsuak… Lezoren kasuan beste helburu bat gehiago txertatu dutela nabarmendu du, “hizkuntza eta kultura aniztasuna bultatzen duen helburua”.

Gaurko agerraldiaren helburua, diagnostikoaren aurkezpena egitea zen, egun Lezoren argazki erreala egitea horretan oinarrituko baita udalak eragile eta herritarrekin abiatuko duen parte hartze prozesua. Horren ondoren ekintza plana helduko da, “lezoarren bizi kalitatea hobetu eta herri inklusiboagoa eta iraunkorragoa helburu duena”.

Urratsak eta epeak

Nazio Batuen Erakundeak ezarritako garapen iraunkorreko hamazazpi helburuak herrietara hurbiltzeko eta estrategia hori herrietan nola garatu azaltzeko gida egin zuela Eusko Jaurlaritzak azaldu du Gonzalezek, “lehengo Agenda 21 zena, 2030 Agenda bihurtzeko. Metodologia horrekin, herri ezberdinetan, Lezon kasu hasi dira 20-30 agendak garatzen”. Lezo aldaketa hori egiten lehenengoetako udalerria izan da prozesuan laguntzen ari den Izadi 21eko ordezkariak azaldu duenez.

Planaren gakoak, honakoak: plan integrala izango da; ez da ingurumenera mugatuko, eta arlo sozial eta ekonomikoa ere, sakon landuko ditu. Horretarako diagnositik abiatuko dira. Diagnosia osatu berri dute, eta lanean ari badira ere oraindik ere, 2021eko urtarrilerako lan hori amaituta izango dela eta argazkia osorik zehaztu du Gonzalezek. Lezoren beharrak eta potentzialitateak identifikatuta plan estrategikoa osatzeko urratsak egiten hasiko dira datorren urte hasieran. Prozesuaren bidea beraz, honakoa: argazkia atera egungoa diagnostikoaren bidez, parte hartze prozesuaren bidez plan estrategikoa osatuta, eta ondoren, jarraipen plana egitea urtez urte plana bera ebaluatu ahal izateko.

Diagnosia

Arloka banatu dute diagnostikoa, hemezortzi fitxetan: “Lurralde arloko gaiak, gizarte arloko gaiak, ekonomiaren garapenaren atala, eta udalaren gorbenantzarekin lotutakoak landu dira horietan iraunkortasunarekin lotuta”. Diagnostikora bildutako hainbat datu eman ditu Gonzalezek; hala, Lezoren azaleraren %81 landa erabilerara bideratutako zoru urbanizaezina dela bildu dute, Jaizkibelen ondare natura babestea dute helburu baina Jaizkibel Aiako Harria korridore ekologikoa dago, baina Gaintxurizketako gaineko azpiegitura ezberdinekin apurtuta dago eta oztopoa da.

Mugikortasunarekin lotuta, E1 eta E3 autobusak pasatzen direla Lezotik eta jendea mugitzen dela horietan jaso du, bestalde, diagnostikoak, baina oro har Errenteria-Oreretara joateko  oinez egiten dutela bidea; hutsunea, industriaguneekin aurkitu dute, izan ere, garraio publikoa ez da bertara heltzen, eta autoa erabiltzen dute bertara hurbiltzeko. Hondakinen bilketaren gaineko egungo datuek ere badute isla diagnosi horretan; bi eremutan banatu dute, hiri gunea eta industriagunea. Lehenengoan %71 ingurua jasotzen da gaika, eta bigarrenean, %37. Zenbaki totalari erreparatuta, Gonzalezek azaldu du, %70 biltzen dela bereizita. Hondakinen sorreraren kopuruan, ordez, hazkundea nabaritu dute, “2014tik dezente igo da hondakinen sorrera hiri eremuan”.

Energiari dagokionean, zerbitzu sektorea da elektrizitate kontsumo handiena duena, industria eta etxebizitzen aurretik; udalak, berriz, kale argiterian du energia kontsumo handiena, “udalari dagokion kontsumoaren bi heren”. Ingurune kalitatearekin lotuta, airea, zarata eta beste kutsadurak azaltzen dira diagnostikoan; aireari dagokionean, ez direla gainditzen ezarritako  mugak eta airearen kalitatea ona dela ondorioztatu dute. Zaratari dagokionean, berriz, populazioaren %80 espazio lasaietan—50 dezibelioetatik beherako espazioetan— bizi dela jaso dute, eta zarata gehien sortzen duena trafikoa eta portua dira, halaber.

Klima aldaketarekin lotuta, gaur egungo kontsumo ereduak jarraituta eta neurriak ezarri ezean, Eusko Jaurlaritzak esandakoaren arabera, 3,6 gradu igoko da tenperatura Lezon. Populazioaren zahartzea ere detektatu dute, langabezia tasa %8koa du Lezok eta ezberdintasuna sumatzen da gizon eta emakumeen artean, azken horrek gora egin du; larrialdirako laguntzak jasotzen duten pertsonen kopurua mantendu egin da azken urteetan zehar, eta mendekotasuna dutenak gehiago dira. Berdintasunaren arloan, hirugarren berdintasun plana egiteko beharra jaso dute diagnosian.

Etxebizitzari dagokionean, berriz, dentsitate handia du Lezok, eta %9a hutsik dago, eta 50 urtetik gora dutenak %20 inguru da. Hezkuntzan, matrikulazio kopurua %8 jaitsi da, eta euskararen erabilerari dagokionean, 2019ko azterketaren ondorioek erakutsi dute %32a mintzatzen dela euskaraz, nahiz eta %60 euskalduna izan.

Horiek bildutako datuetako batzuk baino ez dira. Diagnostikoa osorik datorren urteko urtarrila hasierarako izango da amaituta. Hori amaituta ekintza plana  egingo dute: “230 urtera arte Lezo nolakoa nahi dugun deskribatuko du, eta errealitate horretara heltzeko zenbait lerro estrategiko definitu beharko ditugu. Orokorrak eta tematikoak dira lerro estrategiko horiek. Horietara heltzeko, berriz, jarduera programak definituko ditugu; eta azkenik, definitu beharko dira ekintzak, horiek dira garrantzitsuenak lortu nahi dugun Lezo horretarako bidean”. Ondoren planaren kudeaketa egin beharko litzateke, betetze maila neurtu eta jarraipena egiteko.

Ekarpena egiteko hainbat bide jarri ditu udalak: Lezo 2030 webgunea; prozesua hobeto ulertzeko infografia; herriko eragileekin elkarrizketa saioak; herritarren postontzia; eta partaidetza foroak.

Lezo 2030 Diagnosia laburra.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.