'Aureo' antzezlana familiari begira, asteazkenean
Emanaldiak 12:00etan eta 17:00etan izango dira Fanderiako Frontoian.
Kultur Malutak programazioaren barruan, Aureo antzezlana emango du Uparte konpainiak asteazkenean. Edertasuna, harremana eta plastizidadea eta aldi berean arriskua, tentsioa eta inpaktua da antzezlan hori.
Maila handiko akrobaziekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, antzezlan horretan, gertatzen den ezer ez da ausazkoa.
Emanaldiak 12:00etan eta 17:00etan izango dira Fanderiako Frontoian.
Sarrerak. berriz, 3 euroan daude salgai Bibe plataforman edo Niessen Kulturguneko harrera bulegoan.