Errenteria-Oreretan atzeman dituzte asteburuko kutsatu gehienak
Osasun zerbitzuek ezagutarazi dutenez, 48 kasu berri izan dira Oarsoaldean ostiraletik igandera bitartean, horietatik 41, Errenteria-Oreretan.
Asteburu osoko koronabirusaren kopuru ofizialak ezagutarazi berri ditu Osasun Sailak gaur eguerdian. Hilaren 18tik 20ra bitartean, 48 kutsatu berri atzeman dituzte osasun zerbitzuek Oarsoaldean. 41 izan dira denera Errenteria-Oreretan baieztatutako kasuak –hamazazpi ostiralean, hamaika larunbatean eta hamahiru atzokoan–, bost Oiartzunen –bostak ostiralean–, eta bi Pasaian –bat larunbatean eta bestea atzo–. Lezok ez du kasu berririk baieztatu ostegunetik.
Hori horrela, ondokoak dira birsorkuntza tasa (BT) eta 100.000 biztanleko hamalau (BHE) eguneko batezbestekoak herriz herri Oarsoaldean:
- Errenteria-Orereta: %1,23 (BT) eta 323,86 (BHE).
- Lezo: %0,77 (BT) eta 163,88 (BHE).
- Oiartzun: %0,75 (BT) eta 115,93 (BHE).
- Pasaia: %0,58 (BT) eta 227,40 (BHE).
Gipuzkoan koronabirus kasuak apaltzen ari direla erakusten dute zenbakiek, nahiz eta hamaika udalerri eremu gorrian jarraitzen duten oraindik. Hala, 100.000 biztanleko tasa 311,91n dago uneotan, kutsatzea %0,93an kokatuz.
Bertan kontsulta daiteke Osasun Sailak plazaratutako txostena bere osotasunean.