COVID-19ak kutsatutako beste bi egoiliar Sanmarkosenen
Une honetan Beraungo adinekoen egoitza horretan 27 kasu aktibo daude.
Arratsaldero bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, herrialdeko adinekoen egoitzetako egoeraren jarraipena egiten duen txostena zabaldu du. Horren arabera, Beraungo Sanmarkosene egoitzan beste bi egoiliar kutsatu dira azken orduetan. Guztira 25 egoiliar daude une honetan COVID-19ak gaixotuta erresidentzia horretan.