Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

COVID egoerara egokituta dator Gabon Abesti Sariketa

Ez da ohikoa izango, baina ez du hutsik egingo. Ereintza Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Elkarteak antolatuta, Gabon Abesti Sariketa birtuala egingo dute aurten, bere 74. urteurrenean.

Orereta abesbatza gabon kanta lehiaketan. Argazkia: Carrera
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/12/21

Ez da ohikoa izango, baina ez du hutsik egingo. Ereintza Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Elkarteak antolatuta, Gabon Abesti Sariketa birtuala egingo dute aurten, bere 74. urteurrenean. Egitarau berezia antolatzeko asmoa zuten 2021eko ekitaldiari begira, aurre ospakizunetan hasteko, baina pandemiak ez du ahalbidetuko. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean aurkeztu dute txapelketa eta bertan eman dituzte berezia izango den aurtengo ekitaldiaren xehetasunak.

Gabon kantak presente izan behar zutela erabaki dute antolatzaileek, “inoiz baino gehiago” eta horri begira, modu batean edo bestean parte hartzeko aukera eskaini dute, banaka zein taldeka.

Gabon Sustraiak leloarekin Gipzukoako Abesbatzen Federazioan inskribatuta dauden haur eta gazte abesbatzentzat deitu dute. Udalerri bateko berezko gabon kantak abestu beharko dituzte online, hau da, udalerri horretatik kanpo oro har ezagunak ez direnak. Helburua melodia zaharrak berreskuratu eta gabon kanten bilduman sartzea da, horregatik aurtengo leloa. Abesbatza parte hartzaileek bideo bat grabatu beharko dute, eta ezarrietako sarietako bat, 600, 500 eta 400 eurokoak irabazteko aukera izango dute. Irabazleak hilaren 26an ezagutaraziko dituzte, 18:00etan, sare sozialen bidez.

Baina nola aurkitu garai bateko gabon abesti horietako bat? Antolatzaileek eman dute erantzuna: “Altxor hori bilatzeko modurik egokiena, herriko adinekoei, aiton-amonei galdetzea da. Ziur denon artean benetako bitxiak aurkitzen ditugula”. Sariketaren atal honetan ez dutela interpretazioa baloratuko esan dute antolatzaileek, gainera, “ez da baloratuko nola abesten den, baizik eta zer”.

Helduei dagokionean berriz, hiru bideo parte hartzaile proposatu ditu antolakuntzak: norberak bere burua grabatuko du kantari, eta ondoren muntaia egingo dute antolatzaileek. Honakoak aukeran utzi dituzten hiru bideoak: Olentzerorena, Hator Hator bideoa, eta Mesias Sarritan Jazz bideoa. Hiru bideoak, hilaren 24an zabalduko dituzte antolatzaileek, 18:00etan sare sozialen bidez..

Errenteriako Gabon Kanta Sariketa, Euskal Herrian egiten den zaharrenena da, eta Gipuzkoan, Gabonetako musika koralaren erreferentziatzat jo daiteke. Lehiaketaren helburua, herria, Gabon musikarekin girotzea da, kantu koralaren bitartez.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.