Emakumeen Etxea itxita izango da neguko oporretan
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/05/dsc0008.jpg)
Hilaren 25etik datorren urteko urtarrilaren 7ra arte, neguko oporrak hartuko ditu Emakumeen Etxeak, indar berrituta itzultzeko. Horrenbestez, hilaren 24an goizez izango da zabalik aurten azkenekoz, eta ordura arte 09:00etatik 13:00etara emango du zerbitzua.
Urtarrilaren 7an zabalduko ditu berriro ateak, astelehen eta ostiraletan goizeko ordutegiarekin: 09:00etatik 13:00etara; eta astearte, asteazken eta ostegunetan arratsaldez: 16:00etatik 20:00etara,
Informazio gehiago, 943 449 630 telefono zenbakian edota posta elektronikoz eska daiteke.