Maite Gartzia Podemos-Ahal Duguren bozeramaile aukeratu dute
Podemos Ahal Dugu Errenteria udalerrian ezartzeko Ion Collarrek aurreko urteetan egindako lanari aitortza egin dio Gartziak.
Podemos-Ahal Duguren militantziak hala erabakita, Maite Gartzia izendatu dute alderdiaren bozeramaile. Podemos Ahal Dugu Errenteria udalerrian ezartzeko Ion Collarrek aurreko urteetan egindako lanari aitortza egin dio Gartziak, eta alderdia, herritarren zerbitzura dagoen tresna izaten jarrai dezan lana egingo duela agindu du, “herritarrek jakin behar dute Podemos-Ahal Duguk entzungo dituela”.
Iztietan bizi da Gartzia, Elkarrekin Podemos IUko zinegotzia da, eta Gazteria eta Kirol sailetako arduraduna.