Presoen aldeko Gabonetako ekimena antolatu du Sare Herritarrak
Hilaren 26an, larunbata, egin du hitzordua Sarek 17:30ean Agirre Lehendakariaren plazan.
Euskal Presoen aldeko ekimena antolatu du Sare Herritarrak hilaren 26rako, larunbata. Agirre Lehendakariaren plazan egin dute hitzordua, 17:30ean. Sarek herritar guztiak deitu ditu parte hartzera euskal presoen eskubideen alde.
Ez da ekintza bakarra, baina bai urte honetarako iragarri duten azkena. Hurrengo hitzordua, datorren urteko urtarrilaren 9an egin dute. Urtero Bilbon egiten den nazio manifestazioa ezingo da antolatu COVID-19aren agertokian, baina ez da faltako euskal preso eta iheslarien eta konponbidearen aldeko zita, eta nazio ekitaldiaren ordez, herriak izango dira agertokia eta euskal presoen eskubideen aldeko bozgorailu.
Manifestazioa egingo dute egun horretan Errenteria-Oreretan, segurtasun protokoloa errespetatuta 17:00etan Zumarditik abiatuta. Puntu horretan amaituko da protesta, eta mosaikoa osatzea aurreikusi dute antolatzaileek amaieran.