Antxoko Auzo Elkartea: "Zure kakak denok ikusten ditugu"
Herriko elkarteak kontzientziazio kanpaina abiatu du 'AntxoTxukun' lemapean, barrutiko hainbat puntutan azken aldian egon diren zabor pilaketengatik.

Antxoko Auzo Elkarteak kontzientziazio kanpaina abiatu du azken aldian barrutiko hainbat puntutan atzeman diren zabor pilaketen kausaz. Hilabeteak daramatza taldeak Facebooken bitartez egoera salatuz, zakar pilaketen hainbat eta hainbat argazki zabaldu dituelarik #AntxoTxukun lemapean.
Badirudi azken aldian, establezimenduen itxiera dela medio, arazoa areagotu egin dela, inoiz baino zabor pilaketa gehiago baitaude Ibaiondo frontoian, besteak beste. Auzo elkarteak gogora ekarri du Pasaiako Udalaren betebeharra herria garbitzea bada ere, bizilagunena dela ez zikintzea.
Pasa den asteburuan herriko zumardian hainbat kartel zintzilikatu dituzte, egoera salatzeko: “Zaborra lurrera botatzen baduzu, itsasoak, basoak eta ibaiak hiltzen ari zara”, “Zure herria zaindu zure etxea baino gehiago, zure kakak denok ikusten ditugu eta”, “Lurrera botatzen duzun zaborrak ez du hitz egiten, baina zutaz asko dio”, bezalako mezuak jaso dituzte.
- Argazkia: AAE
- Argazkia: AAE
- Argazkia: AAE
- Argazkia: AAE
- Argazkia: AAE