Eine deutsche Messe, Beethovenen omenez
Santa Zezialia egunaren harira emanaldia egingo du Andra Mari abesbatzak larunbatean. Andra Mari Abesbatzak, Eine deutsche messe emanaldia egingo du Beethovenen omenez, musikari handia jaio zeneko 250. urteurrena bete denean.
Hilaren 27an izango da Fatima Andra Mariaren elizan, 12:00etan hasita. Jose Martinez, sopranoa; Lucia Gomez, mezzoa; Josu Cabrero tenorra; eta Jesus Garcia, baxua afrituko dira Andoni Sierrak zuzenduta eta Amaia Zipitria pianistak lagunduta.
Gonbidapenak emanaldirako Niessen Kulturgunearen harreran jaso daitezke, baita kontzertua hartuko duen aretoan ere hura hasi baino ordubete lehenago. Online, jasotzeko aukera ere badago, hemen.
