Gabonetako kontzertu birtuala prestatu du EMKE Bandak
Errepertorio polit eta goxoa osatu dutela hitz eman dute, eta ostegunean baieztatu ahalko da hala den, hilaren 24an 12:30ean beren web orriaren bidez emango baitute kontzertua.
Musikari kopuruak eta ezarritako aforo neurriak ezkontzeko zailak egiten ari zaizkio EMKE Bandari zuzeneko emanaldiak. Halere, musikarekin eta herritarrekin duen konpromisoa irmo mantendu du, eta beste sektore eta eragileren moduan, birsortzen eta berrasmatzen asmatu du bete-betean. Urteko azken emanaldia, birtuala izango da, eta horretarako, Gabonetako online kontzertua antolatu du.
Alain Aierdiren zuzendaritzapean, bandako bi talde murriztuk Gabon kontzertua grabatu dute. Errepertorio polit eta goxoa osatu dutela hitz eman dute, eta ostegunean baieztatu ahalko da hala den, hilaren 24an 12:30ean beren web orriaren bidez emango baitute kontzertua.
