Mitxintxolako Igoera bertan behera utzi dute
Itsas Mendi Elkarteak antolatzen duen mendiko herri lasterketa urteko lehena izaten da Oarsoaldean eta Bidasoan.
2019ko edizioko partaideak. Urteroko lehen herri lasterketa izaten da Donibaneko Itsas Mendi Elkarteak antolatzen duen Mitxintxolako Igoera. Motza da proba, baina oso gogorra.
Hala, Itsas Mendik jakinarazi du 2021ean ez dela izango mendiko lasterketa hori, bertan behera utzi behar izan dutela koronabirusak eragindako osasun larrialdi egoerak ez duelako ahalbidetzen egitea. Urtarrilaren bigarren igandean egin ohi da lasterketa.
