Adinekoen zaintzaren gaineko hitzaldia, astelehenean
Adinekoen zaintzaren gaineko errealitatea, zaintzaren egoera jarriko dute mahai gainean hitzaldi horretan, pertsona erdigunean jarrita.
Adinekoen arreta eta zaintzaren gaineko hitzaldia antolatu dute Gipuzkoako Duintasuna Elkarteak eta erresidentzietako erabiltzaileen familien Gipuzkoako Senideak elkarteak. Adinekoen zaintzaren gaineko errealitatea, zaintzaren egoera jarriko dute mahai gainean hitzaldi horretan, pertsona erdigunean jarrita. Gabeziak nabarmenak baziren aurretik, COVID-19aren pandemiak are ageriago utzi du irabaziak lehentasun eta helburu bakar duten enpresen eskutan uzten denean zaintzaren kudeaketa, horrek okertu egiten duela adinekoen egoera eta eskainitako zerbitzua antolatzaileen arabera.
Irauli Zaintza, zaintza sisteman aldaketak proposatzeko Zestoa, Azpeitia eta Zumaiako hainbat adinekok sortutako plataformak babestu du hitzaldia.
COVID-19aren testuinguruan ezarritako osasun eta segurtasun neurriak direla eta, aforoa mugatua izango da, eta dagoeneko beteta dago.