Azkenean arnasa hartu dute
Donibane kaleko zuhaitzentzat errespetua eskatu zuten hilaren hasieran.
Donibane kaleko zuhaitzentzat errespetua eskatu zuten hilaren hasieran; euren enborrak inguratzen zituen hormigoiak ez ziela lasai arnas egiten, eta bizitzen uzten salatu zuten zuhaitzetan jarritako kartelen bidez. Handik gutxira kendu zieten udal langileek hormigoia, eta lurrez estalita utzi soilik.
Kexu azaldu ziren moduan, orain esker ona azaldu dute, azkenean arnasa hartu dutelako. Esker ona adierazi, eta beraien egoerak hobera egin duela esateko, berriro kartelak jarri dituzte zuhaitz horietan.