Atzoko COVID-19 positiboak, Errenteria-Oreretan eta Pasaian
Errenteria-Oreretan hamabi positibo gehiago atzeman zituzten atzo, eta bost Pasaian. Lezon eta Oiartzunen, zero kutsatu.
Atzo (asteartea, abenduak 22) COVID-19agatik hamazazpi kutsatu gehiago atzeman ziren Oarsoaldean, hamabi Errenteria-Oreretan eta bost Pasaian. Lezon, bosgarren egunez jarraian ez zen positiborik jaso, eta Oiartzunen atzokoan ere kutsaturik ez zen izan.
PCRen eta antigenoen testen artean, 9.579 proba egin ziren atzo Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian. Horietatik 473k eman zuten positibo (%4,9).
Jarraian, atzoko egunez, herrietako 100.000 biztanleko tasak:
- Errenteria-Orereta: 341,30 (igandean 323,86(.
- Pasaia: 209,44 (igandean 227,4).
- Lezo: 131,1 (igandean 163,88)
- Oiartzun: 106,27 (igandean 115,93).
- Gipuzkoa: 311,77 (igandean 311,91).
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko eman ditu gaur. Horien txostena jasotzeko klik egin hemen.