Euskaparate lehiaketak baditu irabazleak
Euskaraldiaren harira antolatutako erakusleihoen lehiaketak baditu irabazleak. Sari nagusia Oiartzungo El Paso saltokiak irabazi du.

Euskaraldiaren harira, Errenteriako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, Euskaparate Lehiaketa antolatu zuten. Merkataritza establezimenduek Euskaraldia ardatz hartuta. Sariketak baditu irabazleak.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak azaldu du epaileek ez dutela izan lan makala irabazleak aukeratzerakoan. Izan ere, 62 establezimendu parte hartu dute Euskaparate Lehiaketan. Honakoak dira irabazleak:
- Sari nagusia: Oiartzungo El Paso arropa dendarentzat.
- Errenteria-Orerta: Bizimodu denda.
- Lezo: Harira diseinu eta komunikazio estudioa.
- Oiartzun: Miren Josune Cardona estankoa.
- Pasaia: Antxoko Raquel Dominguez botika.
Sari nagusiaren irabazleak bezeroen artean bost euroko 80 deskontu bonu banatzeko diru saria eskuratu du. Herri bakoitzekoek, berriz, bost euroko 40 bonu banatzeko diru saria eskuratu dute.
Jarraian, irabazleak, dagokien herriko Euskara zinegotzien eskutik sariak jasotzen.





