Abenduaren 22tik, Oarsoaldeko herrietako COVID-19aren tasak egonkor
2020ko azken egunetan nahiz 2021eko hasierakoetan jasotako datuen arabera, Errenteria-Oreretan hazi da bakarrik COVID-19aren tasa.
HITZAk, Gabonetako oporraldiaren aurretik, COVID-19aren abenduaren 22ko datuak zituen. Horietatik atzora arte, esan daiteke 100.000 biztanleko tasetan ez dela aldaketa nabarmenik izan.
Asteburuko datuei erreparatuta, Errenteria-Oreretan bederatzi positibo gehiago atzeman ziren ostiralean eta atzo (igandea), eta sei larunbatean. Pasaian, zero ostiralean, bost larunbatean eta bakarra igandean. Lezon, bakarra ostiralean, bat ere ez larunbatean eta bi atzo. Oiartzunen, azkenik, ez zen positiborik jaso ez ostiral eta larunbatean, eta bi atzo.
Asteburuko eta aurreko egunetako datuei jarraiki, hona atzoko egunez Oarsoaldeko herrietan metatutako 100.000 biztanleko tasak:
- Errenteria-Orereta: 380,82 (abenduaren 22an 341,30).
- Pasaia: 185,38 (abenduaren 22an 209,44).
- Lezo: 115,13 (abenduaren 22an 131,1).
- Oiartzun: 106,09 (abenduaren 22an 106,27).
- Gipuzkoa: 257,20 (abenduaren 22an 311,77).
Datu horiek eta beste asko gaur eman ditu Osasun Sailak txosten bidez. Hori osotasunean jasotzeko klik egin hemen.