Agortu egin dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldirako sarrerak
12:00etan da hastekoa emanaldia Bekoerrota kiroldegian. Hara sarrerak dituztenak bakarrik joan daitezela aholkatu dute, jende pilaketak ekiditeko.
Bihar, asteartea (12:00), Amaren intxaurrak ikuskizuna taularatuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bekoerrota kiroldegian. Bertarako sarrerak agortu egin dira, beraz, kiroldegira sarrerak dituztenak bakarrik joan daitezen aholkatu dute, jende pilaketarik izan ez dadin.
Gainera, sarreren jabeak garaiz joan daitezela eskatu dute, behin ikuskizuna hasita ezingo baita Bekoerrotara sartu.