[Bideoa eta galeria] Altzate "herriarentzako" nahi dute
Udaletxe aurrean elkarretaratzea egin zuten, Altzaten etxebizitzak eraiki beharrean zonalde berdeak egiteko eskatu, eta eremu horrek herriarentzako behar duela aldarrikatzen zuten kartelekin.
Altzate eremua “herriarentzako” nahi dutela esan zuten hainbat herritarrek pasa den larunbatean. Udaletxe aurrean elkarretaratzea egin zuten, Altzaten etxebizitzak eraiki beharrean zonalde berdeak egiteko eskatu, eta eremu horrek herriarentzako behar duela aldarrikatzen zuten kartelekin.
Udaletxeko balkoiraino eraman zuten eskaera, eskailera batekin igo eta pankarta bat zabaldu zutelako bertan. Foru Plazara ere zabaldu zuten protesta eta eskaerak; bertan du Altzaten etxebizitzak eraikiko dituen promotoreak bulegoa.