Errege egunean Iztietan aparkatu ahal izango da
Hilaren 6an Iztieta Pasealekuan aparkatzeko baimena emango du Errenteriako Udaltzaingoak, 07:00etatik 22:00etara.
Argazkian ikusten diren aparkalekuak ezingo dira erabili, anbulatorioko langileentzat erreserbatuta baitaude. Hilaren 6an Iztieta Pasealekuan aparkatzeko baimena emango du Errenteriako Udaltzaingoak, 07:00etatik 22:00etara. Ibaiaren ondoan berariaz ezarritako gunean aparkatu beharko da, eta bidegorria zein anbulatorioko langileentzako erreserba errespetatu beharko dituzte.
