AHTaren gaineko erakusketa zabalduko dute ostegunean Xenpelar Etxean
Astigarraga eta Lezo lotuko dituen merkantzietako AHTaren linearen gaineko erakusketa antolatu du Oarsoaldeko herritar talde batek.
Astigarraga eta Lezo lotuko dituen merkantzietako AHTaren linearen gaineko erakusketa antolatu du Oarsoaldeko herritar talde batek. Espainiako Estatuko hegoaldea eta Europa lotuko dituen Abiadura Handiko sarearen zati bakarra da, eta ehunka kilometroan merkantzietako saihesbide bat aurreikusten du.
Erakusketaren bidez, azpiegiturak izango dituen ondorioak eta suposatuko duen diru xahuketa salatu nahi dute: “Izan ere, azpiegitura hori ez da jasangarria ez ekonomikoki, ez ingurumen aldetik, ezta sozialki ere; beste helburu sozialentzat, hezkuntza eta osasuna kasu, ezinbestekoak diren baliabide ekonomikoak xahutzea suposatuko duelako”.
Xenpelar Etxeak hartuko du erakusketa ostegunetik hasi eta hilaren 30era bitartean, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.