Bertso saioa eskainiko dute otsailaren 6ean Donibanen
Bixi Bixi Elkarteak antolatutako emanaldiak Lujanbio, Iguaran, Alberdi, Egaña, Arzallus eta Iturriaga bertsolariak hartuko ditu.
Donibaneko Bixi Bixi Kutur Elkarteak bertso saioa antolatu du otsailaren 6rako (larunbata). Emanaldia 18:00etan hasiko da, Juanba Berasategi aretoan, eta honakoak izango dira protagonistak:
- Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga, Amets Arzallus eta Andoni Egaña.
- Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Sarrerak eskuragai daude, 15 eurotan, Donibaneko Berezi okindegian.