Sareren manifestazioan parte hartzera deitu du Podemos Errenteria Ahal Duguk
Beharrezkoa iruditzen zaio koalizioari, euskal presoen auziari perspektiba integral batetik erantzutea.
Elkarrekin Podemosek udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu zuenean.. Sare Herritarrak manifestaziora deitu du larunbat honetan euskal preso eta iheslarien eskubideen eta konponketaren alde. Manifestazio horretan parte hartzera deitu du Podemos Errenteria Ahal Duguk. 17:00etan abiatuko da manifestazioa Zumarditik.
Beharrezkoa iruditzen zaio koalizioari, euskal presoen auziari perspektiba integral batetik erantzutea, “jaioterrira hurbiltzea, tratu duina bermatzea, eta justizia errestauratiboko politiketan aurrera egitea planteatzen da”. Eskaera horiekiko konpromisoa berretsi du Podemos Ahal Duguk, “batez ere larri gaixo dauden presoen kasuan; tratu diona ezinbestekoa da, baita isolamendu erregimen luzeekin amaitzea ere”.
Horren harira, ” preso guztiei ” ezartzen zaizkien gradu pogresioa eta espetxe onurak ezartzea euskal presoei ere eskatu du koalizioak, “bakea eta elkarbizitza ezarri eta biktimei eragindako mina erreparatzeko aukera egokia eskaintzen dute justizia erreparatiboko politikak”.
