'Zinema Txikia' Juanba Berasategin izango da igandean
Pasaiako Zinema Txikiaren baitan, 'Oin txiki' filma eskainiko dute, igandean, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
Pasaiako Zinema Txikiaren baitan antolatutako ‘Oin txiki’ (Smallfoot) filma igandean (hilak 10) eskainiko dute, 17:30ean Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
Kulturgunera iristen laguntzeko motora zerbitzua jarriko da martxan Trintxerpeko kaitik 16:45ean, eta San Pedroko ontziralekutik ere pasako da. Emanaldia euskaraz izango da.
Bertaratu nahi duenak aurretik izena emango du honako esteka honen bitartez.
