Saio bikoitza, Ozzinemaren eskutik
Pedro Almodovarren La Voz humana eta Gaspar Noeren Lux Eterna filmak emango ditu Ozzinemak bihar Niessen zinemetan.
Urte berria proposamen bikoitzarekin abiatuko du Ozzinema Zineklubak. Bi proposamen oso ezberdin, berritzaile eta iradokitzaileak: Pedro Almodovarren La Voz humana eta Gaspar Noeren Lux Eterna.
Almodovarren filmean orduak ematen ditu emakume batek maitalearen maleten zain hura azaltzeko esperoan, ez da ordea, inoiz iritsiko. Ondoan du nagusiak abandonatutako txakurra, urduri. Hiru egunez izan da zain, eta behin baino ez da kalera atera: aizkora bat eta gasolina lata bat erosi ditu.
Noeren filmean, berriz, Charlotte Gainbourgek Beatriz Dalle zuzendariaren lehen filmean sutan erretako sorgin bat interpretatzea onartuko du. Antolaketa anarkikoak, arazo teknikoek, eta agerraldi psikotikoek argi hutsezko kaosa bihurtuko dute filmaketa.
Bihar izango da emanaldi bikoitza, 19:00etan, Niessen zinemetan. Sarrerak, 4 euro balio ditu.