'Zaldibar. Zona cero' liburua aurkeztuko dute Txerrimuñon
Ahoztar Zelaieta Zamakonaren ikerkuntza lanaren aurkezpena ostegunean izango da, 19:00etan, Txerrimuñon.
Ahoztar Zelaieta Zamakona ikerketa kazetariak ‘Zaldibar. Zona cero’ liburua aurkeztuko du datorren ostegunean (hilak 14), Lezoko Txerrimuño Baserrian. Aurkezpena irekia izango da eta 19:00etan hasiko da.
Zaldibarko zabortegian 2019ko otsailaren 6an izandako hondamendia eta gerora abiatutako ikerketetan azaleratutako ustezko irregulartasun eta aurkikuntzak bildu ditu liburuan Zelaietak.