Errenteriarrak dira Aintzane Pujana hiltzea leporatuta atxilotutakoak
Auzia sekretupean badago ere, NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak jakinarazi duenez, Aintzane Pujana donostiarraren hilketarekin lotuta atxilotu dituzten bi pertsonak errenteriarrak dira.
Auzia sekretupean badago ere, Noticias de Gipuzkoa egunkariak jakinarazi duenez, Aintzane Pujana donostiarraren hilketarekin lotuta atxilotu dituzten bi pertsonak errenteriarrak dira. Beti ere, egunkari horrek publikatu duenaren arabera, 20 eta 25 urte arteko bikote bat da atxilotutakoa, eta ustez droga kontsumoarekin lotu dute hilketa.
Atzo atxilotu zituzten bi pertsonak, gizon eta emakume bat.
Aintzane Pujana donostiarraren gorpua Aizarnazabalen aurkitu zuten joan den astelehenean.