COVID-19aren hirugarren oldarraldia, indartsuago Pasaian eta Lezon
Bi udalerri horietan, igandetik, ia 100 puntuan hazi da 100.000 biztanleko tasa. Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan, aldiz, pixka bat jaitsi egin da.
COVID-19aren hirugarren oldarraldia deitu diotena azken egunetan eragin berezia izaten ari da Pasaian eta Lezon, 100.000 biztanleko tasari begiratzen bazaio. Igandetik atzora arte, 100 puntu inguruan hazi da bi udalerrietan tasa hori. Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen, berriz, tasa horrek pixka bat behera egin du azken egunetan.
Atzoko datuei erreparatuta, Errenteria-Oreretan hamalau positibo gehiago atzeman zituzten, 11 Pasaian, hiru Oiartzunen eta bi Lezon.
Jarraian, herriz herrikako tasak:
- Pasaia: 364,79 (igandean 263,13).
- Errenteria-Orereta: 358,42 (igandean 363,40).
- Lezo: 180,92 (igandean 98,68).
- Oiartzun: 125,37 (igandean 135,02).
- Gipuzkoa: 345,20
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko eman ditu gaur, txostenean. Hori eskuratzeko sakatu hemen.