Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
JUAN DIEGO RAMOS 'PELUKAS', ARGAZKILARIA

[Elkarrizketa] «Herrian gertatzen direnak kontatzea gustatzen zait»

Herrian ikusten denaren argazkiak egin eta kontatzea du gustuko Juan Diego Ramos ‘Pelukas’-ek. Prentsa saltzaile eta ostalari izan da, eta ‘kale kazetaritza’ izan du betidanik amets. ‘Zaria’ aldizkariaren proiektua du esku artean.

Juan Diego Ramos 'Pelukas' oso ezaguna da herrian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/01/15

Zaria aldizkariaren berri eman duzu sare sozialen bidez. Zein da proiektua?
Denbora neraman nire blogean gauzak kontatzen. Herrian gertatzen diren gauzak kontatzea gustatzen zait, unean uneko albisteak direla, edota jendearen gaineko kontuak direla; azken hori da gehien gustatzen zaidana. Blogean herriko kirol eta musika talde edo norbanakoen gainekoak kontatu ditut. Indarra hartu du, eta egun 115 harpide ditut; egunero jasotzen dute nire blogean argitaratzen dudana. Aterpe etxe agentziako nagusiak esan zidan gustuko zuela egiten nuena, eta ea ez ote nuen planteatu euskarri fisikoa ematea.

Animatu nintzen, hainbat merkatarik esan didate publizitatea jartzeko prest daudela, eta aurrera egin dut. Ostalaritza krisiak betean jo nau, langabezian nago eta une egokia iruditu zait.

Zaria izena, zergatik?
Oreretako mendirik altuena delako. Zariaren gailurretik herri guztia ikusten da, eta proiektu honen helburua da herri guztiari erreparatzea.

Zer espero duzu proiektu honetatik?
21 urte eman ditut kalean egunkariak saltzen kiosko batean, eta egia da papereko gero eta gutxiago dagoela, baina jendeari gustatzen zaio paperekoan irakurtzea. Beste dimentsio bat du mahaian lasai eseri, kafea hartzen duzun bitartean, edo bazkalostean, eta aldizkaria irakurtzeak. Hau ez da nire bizibidea izango, gustuko dudana egingo dut soilik.

Zenbatero argitaratuko duzu?
Ez dut ezer itxia. Hiru hilerokoa izatea aurreikusi dut, baina gerora aldatzeko aukerak badaude, beharraren arabera.

Gogorik ez duzu falta, baina zer izaten ari da zailena?
Ideiak oso argi ditut. Ez naiz inoren menpekoa finean, argazkiak nik egingo ditut, nik idatziko dut… Proiektua autosufizientea izango da baliabide pertsonalei dagokienean, eta ez diot, beraz, arazorik ikusten.

Maketazioarekin ziurrenik laguntza eskatu beharko dut, baina gainontzean ez diot arazorik ikusten. Ongi ateratzen bada, primeran; ez dela ongi ateratzen, gutxienez gustuko dudan hori egiten saiatu naiz, ez dela gutxi.

Uste dut hobeto dela zartakoa hartzea egiten duzun bitartean, bizitza osoa saiatu ez izanagatik penatuta ematea baino.

Zein hizkuntzatan egingo duzu Zaria?
Informazioaren zati handi bat euskaraz izatea aurreikusi dut, ezin dut zehaztu oraintxe zenbat.

Eta noiz aterako duzu argitara lehen zenbakia?
Gauzak ondo bidean urtearen bigarren hiruhilekoan izango da, hori da nire asmoa, baina oraindik gauza batzuk lotu behar ditut; aurten, ziur.

Harpidetza bidez banatuko duzu?
Ez dut hori pentsatu. Udalak laguntzen badu, doakoa ere izan daiteke. Ez badut laguntzarik, gastuak behintzat estali behar ditut; izatekotan, prezio sinboliko bat izango du.

Bloga mantenduko duzu?
Bai, mantenduko dut. Bertan eguneko albisteak landuko ditut, eta erreportajeak aldizkarian jasoko ditut.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.