Etxebizitzak birgaitzeko laguntza lerroaren laurden bat baino ez dela erabili salatu du PSE-EEk
Kexu da alderdi sozialista. Oraingoan, etxebizitzak birgaitzeko eta EAT Eraikinen Azterketa Teknikoak egiteko bideratutako diru zatiaren laurden bat baino ez dela bideratu dio aurreko urtean, zehazki diru zati osoaren %22,93.
Kexu da alderdi sozialista. Oraingoan, etxebizitzak birgaitzeko eta EAT Eraikinen Azterketa Teknikoak egiteko bideratutako diru zatiaren laurden bat baino ez dela bideratu dio aurreko urtean, zehazki diru zati osoaren %22,93, “berriz ere kasko historikoko etxebizitzei begira baino ez da zabaldu laguntza lerro hori, ez da zabaldu udalerri osora guk eskatu genuen moduan”.
“Etorkizun senik” ez izatea leporatu dio PSE-EEk gobernu taldeari, “beharrezkoa da birgaitze eta etxebizitza politika integral bat, ez da posible urtero arazo hauek izatea onartzen diren diru laguntzekin”. Aldaketa klimatikoaren kontrako erreminta dela gainera, birgaitzea erantsi du, “zaurgarritasun energetikoari aurre egin, irisgarritasuna hobetu eta gure eraikinen segurtasuna bermatzeko baliagarria. Alderdi sozialistarentzat alokairua, birgaitzea eta hiri birsorkuntza gure politiken lerro estrategikoak dira, eta diru laguntzak, horiek sustatzeko modu egokia dira”.