Indarkeria matxistak aztergai, Emakumearen Etxearen eskutik
Neus Sala Donostiako Udaleko indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko zerbitzuko kidea, Sandra Barrenetxea Andoaingo Udaleko Berdintasun saileko kidea, eta Maialen Apezetxea Hernaniko Udaleko Berdintasun Saileko kidea izango dira hizlariak.
Emakumeen etxeak, indarkeria matxisten gaineko hirugarren mahai ingurua antolatu du. Iazko azaroan eta abenduan izan ziren lehen biak, eta oraingoan, hirugarrenean, indarkeria matxistaren biktima izan eta bizirik atera diren emakumeei ematen zaien arreta hobetzeko udal koordinazioaren inguruko esperientziak eta praktika onak ezagutu nahi ditu udalak.
Horretarako, Neus Sala Donostiako Udaleko indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko zerbitzuko kidea, Sandra Barrenetxea Andoaingo Udaleko Berdintasun saileko kidea, eta Maialen Apezetxea Hernaniko Udaleko Berdintasun Saileko kidea izango dira hizlariak. Online izango da mahai ingurua asteartean (hilak 19) 18:00etatik 20:00etara, eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da zoom bideokonferentzien plataformaren bidez esteka honetara sartzea.
Hala ere, teknologia edo internetarekin arazoa dutenei Emakumeen etxetik jarraitzeko aukera eskainiko diete. Mahai ingurua euskaraz izango da, eta gaztelerazko aldibereko itzulpena egingo dute. Emakumeen Etxera gerturatzen direnek itzulpena jarraitu behar badute eskuko telefonoa eta kaskoak eraman beharko dituzte.
Online zein aurrez aurre parte hartzeko, izena eman behar da aurrez Emakumeen etxean bertan, 943 449 630 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikoz.
Emakumeen etxearen ordutegia
Emakumeen Etxeak ateak zabalik dituela gogorarazi dute, bestalde, astelehen eta ostiraletan, 09:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, 19:00etatik 20:00etara. Telefono zenbakia 943 44 96 30 da, eta posta elektronikoz ere egin daiteke harremana.