'Iluntasuna besarkatzen' izenpean, ilargi diagrama sortu du Ahuntzaren Eztulak, "norberaren gorputzaren ezagutza, onarpena, errespetua eta maitasuna" biltzeko.
Norberaren gorputzaren ezagutza, onarpena, errespetua eta maitasuna lantzeko ilargi diagrama sortu du Ahuntzaren Eztula sortzaile antxotarrak, ‘Iluntasuna besarkatzen’ izenpean.
Diagrama horrek aldaketa fisiko, energetiko, emozional, sexual, mental eta sozialak arakatu eta ulertzeko aukera eman nahi du: “Denbora pasa ahala bizipen eta esperientziak oroitu eta eredu ezberdin zein jokaera anitzak identifikatzeko balio izango digu”.
Diagrama premisa batetik abiatzen da: Askotan, hilekoa dutenen zikloak antzekoak izaten dira, eta horien jokaera, portaera nahiz sentsazioak errepikakorrak izan daitezke. Horiek erregistratzea, patroi zehatz batzuk identifikatzeko lagungarri izan liteke.
Hitz gutxitan, antxotarraren lanak “gure izana ongi maitatzeko erremintak erraztea du helburu norberaren sentimenduen zergatia ulertu eta kudeatu ahal izateko, bakoitzak bere iluntasuna goxo besarkatu dezan, zaurgarritasunak eta zikloak ulertzeko”.