Jaixki AFT, asteburuan lehian izango den Lezoko talde bakarra
Euskal Ligako areto futboleko taldekoek Uxoaren bisita jasoko dute bihar (larunbata) 17:00etan Bekoerrotan hasiko den partidan.
Jaixki Areto Futbol Taldearen ekipo nagusia, lehian ari den Lezoko talde bakarra da oraingoz. Euskal Ligan ari dira, hau da, koronabirusagatik etenik izan ez duen liga batean; Lezoko gainontzeko kiroletako taldeak Gipuzkoako ligetan ari dira, eta Jaurlaritzaren azken dekretuak herrialde mailako jarduerak baimentzen baditu ere, oraindik epe bat pasatu beharko da horiek martxan hasi arte.
Gauzak horrela, bere taldeko zortzigarren partida jokatuko du Jaixkik bihar Bekoerrotan (17:00). Uxoa taldea izango dute kontrario. Hirugarren dira lezoarrak bere multzoko sailkapen nagusian.