Pasaiako kirol talde guztiak bueltarako bidean dira
Kirol modalitate guztietako entrenamenduak hasiak dira. Oraindik, baina, asteburuan lehiatzeko aukera izango duten bakarrak Antxo A.F. eta Pasaia K.E. dira.
Azken aldian geldirik izan diren kirol taldeek entrenatzeari ekin diote, lehiarako prestatzeko. Argazkia: Sanpedrotarra F.E. Bueltan da taldeko kirol federatua, eta horrekin, futbolaz eta areto futbolaz gain, Pasaiako gainontzeko kirol modalitateak ere: belar hockeya, eskubaloia eta futbolean elkartu ezinik zeuden gainontzeko kategoriak. Entrenamenduei ekin diete dagoeneko.
Honakoak dira, oraingoz, asteburu honetan izango diren lehia biak:
FUTBOLA
3. Maila
- Pasaia-Ariznabarra, bihar (larunbata) 16:30ean Errenteria-Oreretako Jesus Mari Zamora zelaian.
ARETO FUTBOLA
Gizonen 3. Maila Nazionala
- Elorrioko-Antxo A.F., bihar (larunbata) 16:00etan Elorrioko Udal Kiroldegian.
