Elkarretaratzera deitu du mugimendu feministak bihar
Astelehenean emakume bat eraso zuen gizon batek Nafarroa etorbidean eta labaina batekin zauritu lepoan.
Oreretako Mugimendu Feministak elkarretaratzera deitu du bihar. Astelehenean emakume bat eraso zuen gizon batek Nafarroa etorbidean eta labaina batekin zauritu lepoan. ZIU Zaintza Intentsiboetako unitatean ingresatuta dago egonkor. Erasotzailea, 56 urteko gizona, astelehen gauean bertan atxilotu zuten eta epaile aurrera eraman atzo arratsaldean.
Eraso matxista salatzeko elkarretaratzera deitu dute bihar, 19:30ean Zumardian.