Ijurkoko igogailua ostiralean jarriko du martxan udalak
Osasun krisialdia dela eta, ez dute irekiera ekitaldirik egingo jende pilaketak ekiditeko, baina udaleko hainbat ordezkari politiko eta tekniko bertaratuko dira.
Ijurkoko igogailu berria martxan izango da ostiraletik aurrera. Pasa den irailean hasi zituzten igogailua eraikitzeko lanak, eta horiek amaituta, inaugurazioa egingo dute etzi. Ijurkokoa, Lezoko bigarren kale igogailua da. Osasun krisialdia dela eta, ez dute irekiera ekitaldirik egingo jende pilaketak ekiditeko, baina udaleko hainbat ordezkari politiko eta tekniko bertaratuko dira 11:00etan.