Asteleheneko eraso matxista gaitzetsi du udalak, aho batez
Joan den astelehen arratsean Errenteria-Oreretan izandako eraso matxista aho batez gaitzetsi du Errenteriako Udalak, eta gaur arratsaldean Oreretako Mugimendu Feministak deitua duen elkarretaratzea babestu du.
Joan den astelehen arratsean Errenteria-Oreretan izandako eraso matxista aho batez gaitzetsi du Errenteriako Udalak, eta gaur arratsaldean Oreretako Mugimendu Feministak deitua duen elkarretaratzea babestu du. Adierazpen instituzionala adostu dute talde politiko guztiek, eta bertan, edozein eraso matxistaren aurrean zero tolerantzia adierazi du, “horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen. Halaber, Errenteriako Udalak herritarrak gonbidatzen ditu, eta bereziki gizonezkoak, beren jokabide eta jarrerei arretaz erreparatzera eta edonolako erasoren aurrean jarrera aktiboz jokatzera”.
Erasoa jazo duen emakumearen eskura jarri ditu halaber bere esku dauden eta beharrezkoak zaizkion baliabide guztiak.
Elkarretaratzea 19:30ean izango da zumardian.